Pobrezia-arriskuak gora egin du Araban
2018an Arabako biztanleriaren %16,7a pobrezia-arriskuan dago, 2008an baina ia ehuneko bi puntu gehiago. Bereziki nabarmentzekoa da egoera horretan dauden etxebizitzetan bizi diren 16 urtetik beherako pertsonen artean izandako gorakada, hauen arrisku-maila %18,9tik %28,4ra igaro baita aldi horretan. Aitzitik, arrisku hori nabarmen murriztu da 65 urte eta gehiagoko pertsonen artean, PGEIren azken datuen arabera, adineko biztanleriaren %12ari eragiten baitio.
Adineko 10.000 pertsona baino gehiago artatzen ditu etxez etxeko laguntza-zerbitzuak eta telelaguntzak
2014az geroztik, adinekoei Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) eta telelaguntzako zerbitzu publikoaren bidez emandako arreta handituz joan da, eta 2018an zehar 64 urte eta gehiago dituzten 10.640 pertsonari eman zaie arreta. Igoera hori telelaguntza-zerbitzuan gertatu da gehienbat, arreta %57 hazi baita 2011 eta 2018 artean.
Ordaindu gabeko etxeko lanetan genero-arrakala mantentzen da
Eustaten Denbora aurrekontuen inkestaren azken emaitzek agerian uzten dute emakumeek gizonek baino ordubete eta 12 minutu gehiago ematen dituztela etxeko lanak egiten, hala nola janaria prestatzen, erosketak egiten edo etxea mantentzeko jarduerak egiten. Zaintza-lanei dagokienez, aldea txikiagoa da etxeko beste pertsona helduen zaintzan (29 minutu) baita ardurapeko haurrenean ere (12 minutu).
Hazten ari da Gizarte Zerbitzuen alorreko enpleguaren garrantzia
Krisialdia hasi zenetik, modu progresibo batean hazten joan da Gizarte Zerbitzuen alorreko enplegua Araban. 2018ko abenduan Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen %4ak lan egiten zuen Gizarte Zerbitzuetako arloan, 2009ko %3,81eko ehunekoaren aldean. Neurri absolutuak kontuan hartuz, gizarte-zerbitzu arabarretako enplegua pasa da 5.802 pertsona izatetik 6.301 pertsona izatera. Horietatik, gutxi gorabehera %35a lanean ari dira egoitza-zentroetan eta besteek, ostatu-baliabide gabeko gizarte-zerbitzuetako zentroetan egiten dute lan.
DBEren hartzaileen arteko lurralde-desberdintasunak Araban
2018. urtearen bukaeran Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen zuten 8.224 pertsonek Araban, hau da, 1.000 biztanleko 25 pertsonek eta 2017ko abenduaren aldean, %7,5 gutxiagok. Gaur egungo estaldura kokatzen da Kanpezu koadrilako 1.000 biztanleko 10,3 titular eta Guardia-Arabako Errioxako 29,1 titular artean. Vitoria-Gasteizen dauden DBEren hartzaile gehienak, 6.713 pertsonek jasotzen baitzuten diru-laguntza hau urte amaieran.